XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donosti`n jaio zan, 1773-7-1`an.

San Bizente elizan bateatua.

Donostiarra zan bere aita ere, Martin Josep; ama, ordea, Maria Ana, Urrestilla`koa.

Sendi onek etxe bat zeukan Esterlines kalean, baiña 1813`an, ingles-portugesak Donosti kiskalazi zutenean, beronen etxea ere suak irentsi zuen, ordurartekoan Bizente`k ondutako euskal olerki guztiakin batera.

Sunbilla`ko alaba Antonia Latasa`rekin ezkondu zan 1819-11-28`n.

Bi alaba izan zituzten, baiña agi danez etzuen Etxagarai`k zorion aundirik ezkontzan izan.

1855-4-15`an, 81 urteko zala, Donosti`n bertan eriotzak itzali zion bizia.

Beartsu bizi izan zitzaigun, 1813`tik aurrera batez ere, urte luzeetan Donosti`n Udaletxeko arduradun izanik.

Alai, maitekor zan guztiakin; euskaltzale amorratu ta olerkari errikoi.

J. Manterola'k dioskunez, berau izan zan 1813'tik 1853'rarte zerbait idatzi bear zan jai ta abagune guztietako bertso-jartzaille naitaezkoa.

Teatru bat zala, dirua biltzeko jaialdi bat zala, iñauteri, ikasle-zamo-sail, ziranak zirala, Etxagarai genduan koplagille.

Donosti`ko elizetarako eguberri kantak zortziko, artzai-abesti, erregen eresi, berak moldatzen zizkizun beti.

Politikaz liberala zan, Txapel Txuri ta Karlos Bostgarren orren artekoa.

Ongi zekian euskeraz.

Bertso-neurkeran ederki zebilkigun: umore ona dariola daude bere lanak oro.

Itz-lauz ere idatzi zuen zerbait: 1856'an L. L. Bonaparte'k berarekin eraman zuen Jesukristo'ren Ebanjelioaren itzulpena egiten, batik bat.

Aren bertso-lanak, berriz, orbelak iduri or-emen dabiltzan paper zaharretan eta Euskal Erria aldizkarian dauzkagu sakabanaturik.

Gure egunotan A. Zabala josulagunak bere Auspoa bilduman batu ditu ia denak, denak ezpadira.

Festera (35-36) du izenburu, ta emen sartzen dizkigu aren urtez urtezko 61 lan eder.

Auek dioskute nor eta nolakoa zan Etxagarai.

Errege-sendikoai ta aundikiai atsegin ematearren, baratzaien, langille-maixuen eta onakoen jaiak ospatu oi zituzten gazteak.